25. Futbol Inklusibo Topaketa izango da Mojategin, Federazioak antolatuta

0
282

Antolakuntzan Mondra eta LEK lagun ditu, eta topaketa ireki hau martxoaren 23an, larunbata, ospatuko da.

Artxiboko argazkia: Gipuzkoako Futbol Federazioa.

Datorren martxoaren 23rako, larunbata, Gipuzkoako Futbol Federazioak 25. Futbol Inklusiboko topaketa antolatu du, Leintz Eskola Kirola eta Mondraren laguntzarekin.

Topaketa goizeko 11:30ean izango da Mojategi zelaian. Bertan 8-21 urte bitarteko desgaitasunen bat duten haur eta gazteek parte hartuko dute.

Federazioak baloratu du inklusiboko topaketa “arrakastatsua izaten dela, hainbat udalerritako jendea etortzen baita. Gainera, gazte horiez gain, klub antonatzaileetako gaztetxoek talderen batek ere parte hartzen du beti”.

Gainera, 25. topaketa izango denez, “berezia izango da guretzat”. Horregatik dei orokor bat egin du Gipuzkoako Futbol Federazioak:

“Zuek ere bertan egotea gustatu litzaiguke, horrelako topaketa bat nolakoa den lehenengo pertsonan bizizteko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen