Oraingoz itxita jarraitzera erabaki dute Arrasateko gutxienez 15 elkartek. Hala eman diote jakitera SUDC elkarteari.
Argazkiak: MB Artxiboa.
Arauei dagokienean, elkarte gastronomikoek euren ateak zabal ditzakete, betiere hainbat arau betez. Arrasateko elkarte ugarik, baina, ikusi dute momentuz ez daudela baldintza egokiak berrirekitzeko. Gutxienez 15ek hala erabaki dute, eta SUDCi horrela jakitera eman diote:
- Santamaina
- Iturripe
- Txalaparta
- Herrigain
- Danok Bat
- Ziar-Ola
- Karkabal
- Udalpe
- Alkartu
- Uribarri
- Meatzerreka
- Hamaika-Gazte
- Irantxube
- Kasino
- Montxon
- Egipe

Gogoratu bakarrik SUDCen ez gaudela elkarte guztiak sartuta, Egipe adibidez, guk ere ez dugu aurreikusi elkartea berrirekitzea momentuz, informazio gisa balio dezan espero dut. Ondo legoke SUDCen ez gauden elkarteokin kontatzea ere hemendik aurrera. Mila esker!!!