2. murala egingo da Toki Argin, auzotarren 248 botoetatik bozkatuena

0
448

Proposamen honek 119 bozka jaso ditu, beste muralek baino gehiago. Martxoaren 15etik 26ra izan dute auzotarrek parte hartzeko aukera. Pook arrasatear artista taldeak marraztu eta margotuko du, Udalarekin elkarlanean.

Beheko testua eta irudia: Udala

Arrasateko Udalak Toki Argi Jubilatuen Etxeko plazan murala margotuko du, Pook arrasatear artista taldearekin elkarlanean: Joana Manzizidor eta Lexuri Doyague. Horretarako parte-hartze prozesu bat jarri zuen abian martxoaren 15ean, eta martxoaren 26ra zabalik egon da.

Auzotarrei mural proposamena lehenesteko aukera izan dute. Hiru aukera zeuden bozkatzeko eta 2. proposamena izan da aukeratua.

Guztira 248 auzotarrek hartu dute parte, eta bozka honela banatu da proposamenen artean:

  1. proposamena: 82 bozka.
  2. proposamena: 119 bozka.
  3. proposamena: 47 bozka.

Mural hau, Toki Argi Jubilatuen etxea dagoen aurreko plazako paretan marraztuko eta margotuko dute apirilaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean, eguraldiak lagunduko badu. 

Maitane Muñoz Goikoetxea Gizarte Ongizatea eta Gazteria zinegotziak auzotarren parte-hartzea eskertu du: “garrantzitsua da politika publikoak era partekatuan burutzea eta herritarrek bereziki ongi erantzun dute. Espazio honi bizi berri bat emateko asmotan bultzatu dugu ekimena, Udal Gobernuak estrategikotzat duen herriaren zaharberritzean ale txiki bat jarriz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen