24 saltokik parte hartu dute Merkemerkauaren lehen egunean

0
592

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin

Erosketak otsailaren 17, 18 eta 19an Arrasateko edozein saltokitan egiten dituzten bezeroen artean 940 eurotan baloratuko bi sari zozketatuko dira, Ibai-Arteko saltokietan trukatzeko 940€ erosketa txarteletan.

Zozketan parte hartzeko egun hauetan egindako erosketetan jasotako erosketa tiket bat 688734149 telefonora bidali besterik ez da egin behar. Bi zozketa burutuko dira, bat otsailaren 17 eta 18an jasotako tiketekin eta bestea otsailaren 19an jasotakoekin.

Zozketa bakoitzerako, parte hartzaileko zozketarako zenbaki bakarra emango dute. Zozketa otsailaren 23an egingo da eta bi irabazleekin harremanetan jarriko dira sari banaketarako.

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen