
Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakitera eman duen txostenaren arabera atzo PCR testetan 23 positibo berri atzeman ziren arrasatearren artean. Arrasatek kolore gorrian jarraitzen du, eta intzidentzia azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 1069,91koa da.
Debagoienari dagokionez, beste 5 kasu atzeman ziren Aretxabaletan, 1 Antzuolan, 19 gehiago Bergaran, 1 Eskoriatzan, eta beste 14 Oñatin.