Argazkia: MB artxiboa.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, aurreko astean 23 positibo berri atzeman ziren Arrasaten, eta tasa 193,29koa da. Hemendik aurrera buletinak astean behin publikatuko dira, astelehenetan hain zuzen.
Debagoienako beste udalerriei dagokienez, Antzuolan 2 positibo atzeman dira (186,39), 7 gehiago Aretxabaletan (210,73), beste 32 Bergaran (378,28), Elgetan 6 gehiago (535,24), 3 Eskoriatzan (193,66) eta azkenik 9 Oñatin (175,95). Aramaion (66,89) eta Leintz Gatzagan (0) ez da positiborik atzeman azken astean.