220 arbola landatuko dira Antoniñan, Zuhaitzaren Egunean

Urtarrilaren 18an ere, Zuhaitzaren Azoka egingo da Seber Altuben. Udalak antolatuta ere, urtarrilaren 22an 'Klima larrialdia eta basoen ekarpena' hitzaldia izango da.

0
283
landaketa

Urtarrilaren 18a (hurrengo zapatuan) Zuhaitzaren Eguna izango da. Arrasateko Udalak eta herriko eragile batzuek elkarlanean ondoko ekitaldia antolatu dituzte: Zuhaitzaren Azoka, landaketa eta hitzaldia.

Egunean bertan, ohi bezala, herritarrek 220 zuhaitz landatuko dituzte. Aurten, landaketa
Antoniñako isting-ean (lupetzan) egingo da. Musakola auzoan
dago, Anporreta mendirako bidearen hasieran, Institutuaren goiko eraikinaren atzealdean.

Bertan mineral garbitokiaren aztarnak daude. XX. mende hasieran burdin minerala
atera eta garraiatzen zen aireko kable bitartez, Udalaitzeko meategietatik Antoniñako
garbitokiraino.

Bertan, Antoniña errekako urari esker, garbitu eta sailkatu egiten zuten, ondoren Bergarako labe garaietaraino garraiatzeko. Lan hauek iraun zuten aurreko mendeko 40. hamarkadaraarte.

Garbitokiko presaren hormak, eta goiko baserrietara igotzeko pistak, sortu dute
istinga (lupetza) artifizial bat. Bertan, paisaia lehen-eratze aldera, hezeguneetako espezieak landatuko dira: 50 haltz eta 170 sahats.

Hitzordua 10:00etan jarri da, Musakolako Institutuko goiko eraikinaren ondoan. Landaketaren ostean hamaiketakoa eskainiko da. Udaletik gomendatu dute gomazko botak eramatea.

Aurretiaz, eremua berreskuratze aldera, Arrasateko Udalak bertan hainbat lan egin ditu
2019an:

  • Istingaren ur maila mantentzeko egin dira presa txikiak enborrak erabilita
  • Eraiki dira egurrezko pasabideak istingaren gainetik paseatzeko
  • Inguruko espezie inbaditzaileak kendu dira: Fallopia sp, Buddleja sp, Prunus laurocerasus,…

Hain zuzen, azken honi jarraipena emango zaio datorren Zuhaitz Egunean ere, herritarren laguntzarekin Cyperus eragrostis landare inbaditzaileak aterako baitira.

Azken urteetan hainbat Zuhaitzaren Egun ospatu dira, eta horri esker ehunka lizar, gaztainondo, haritz eta intxaurrondo landatu dira Garagartza, Kurtzetxiki, San Balerio eta Antoniñako herri-lurretan.

Gainera azken bi urteetan ez da egin landaketa arrunta, ez dira landatu zuhaitzak
lursail garbi batean, baizik eta basoaren barruan, Hidalgobasoko hariztiaren barruan. Guztira
400 zuhaixka inguru landatu dira epe honetan.

VII. Zuhaitz Azoka
Bestetik, Baserriko produktuen azoka ere ospatuko da Zuhaitzaren Egunean, VII. Zuhaitz Azoka berezia eginez. 8:00etatik 14:00etara izango da Seber Altube Plazan. Guztira 6 mintegi izango dira bertan:

‘Klima larrialdia eta basoen ekarpena’ hitzaldia hilaren 22an
Zuhaitz Egunari jarraiki, hilaren 22an, ‘Klima larrialdia eta basoen ekarpena’ hitzaldia eskainiko du Garazi Auzmendi Arkarazo komunikatzaileak.

Arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko areto nagusian. Komunikatzaileak azaldu duenez “helburu du basoek klima larrialdiari aurre egiteko duten potentziala ezagutaraztea eta baso ekosistemak naturalizatzearen onurez jabetzea, basoen kudeaketaren inguruan iritzi kritikoa sustatuz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen