22.KORRIKAko materiala salgai egongo da zapatuan Seber Altuben

    4
    1019

    Testua eta kartela: AEK.

    Badator 22.KORRIKA eta AEK urtarrilean hasiko da herrietan batzordeak antolatzen, ekintzak bideratzen eta kilometroak eskaintzen. Korrikan parte hartzeko moduak mila dira eta urte berriarekin emango dute horren berri, baina hasteko, abenduaren 18an, goizeko 11etatik eguerdiko 2etara arropa eta material salmenta postua jarriko dute Seber Altube plazan. Bertan izango duzue, beraz, euskaltzaleok, HITZEKIN leloa duten prendak eta bestelakoak erosteko aukera paregabea.

    Horrekin batera, Korrika laguntzaile egiteko aukera ere bertan izango duzue, laguntza eman eta Korrikaren zozketa piloan sartzeko aukera izango duzue, Korrikaren informazio zuzen osoa jasotzekoa, unitate didaktikoak jaitsi…

    Badator, beraz, eta honekin hasiko gara motorrak berotzen eta hitzen eta ekimenaren garaiarekin bat egiten.

    4 IRUZKIN

    1. Ointxe ez da momentua jai jendetsuak antolatzeko, ze pandemia baten gaz eta itxura dauko luzerako iraun bihar dauela. Ez dakitx ze pentzetan dabien batzuk.

    2. Nik musukoak erostea gomendatuko nuke eta erosi eta gero etxean sartu, giltzari bi buelta eman, leihoak itxi, pertsianak jeitsi, eta Gabonak harte etxean atera gabe. Modu bakarra pandemia hau bukatzeko. Denok etxera ya!!! Eta poteoa sukaldean edo komunean, baina etxean.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen