22.KORRIKAko materiala salgai egon da Seber Altuben

0
462

2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era 22. Korrika ospatuko da eta hori dela eta, AEK-k Seber Altube plazan arropa eta material salmenta puntua jarri du. HITZEKIN leloa duten prendak eta bestelakoak erosteko aukera izan dute bertaratu direnek. Gainera, Korrika laguntzailea egiteko aukera ere izan dute, zozketetan parte hartu eta Korrikari buruzko informazio osoa jasotzeaz gain.

Seber Altubera hurbildu ezin izan direnek Korrikaren produktuak erosi edo Korrika laguntzailea egin dezakete web orriaren bidez. AEK urtarrilean hasiko da herrietan batzordeak antolatzen, ekintzak bideratzen eta kilometroak eskaintzen. Korrikan parte hartzeko moduak mila dira eta urte berriarekin emango dute horren berri.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen