Arrasateko estazio meteorologikoak 21’5 gradu erregistratu zituen bai abenduaren 30ean baita atzo ere. Merkurioak goia jo zuen eguerdiko 14:30ak aldera.
Gaurko eguraldiak ildo beretik jarraitzen du, lehengo lepotik burua, eta hotz-beroa dagoeneko 19 gradukoa da.