2025eko Gazte Olinpiadek badute data, ekainak 21

0
943

Azken olinpiadek izan zuten arrakasta ikusita, antolakuntzatik datorren urterako dataren berri eman dute. 2025eko ekainaren 21ean izango da, zapatuan. Herriko kuadrila ezberdinei data gordetzeko gonbidapena luzatzen zaie.

Aurtengo San Juan jaien atarian ospatu ziren lehen aldiz Arrasaten gazteen arteko olinpiadak. Ekainaren 22an zehazki. Herriko kuadrilak, taldeko kamiseta jantzita zutela, goizeko lehen ordutik kalera irten ziren nor baino nor gehiago, proba ezberdinez osatutako egun osoko egitarauan parte hartzera.

Arrakasta begi-bistakoa izan zen. Izan ere, 700 parte-hartzailetik gora batu ziren guztira herrian, eta gazteen artean aspaldian ikusten ez zen giroa nabarmendu zuten herritar ugarik. Balorazio orokorra oso positiboa izan zen parte-hartzaile, talde eta antolakuntzako kideen partetik.

Honen harira, hurrengo urtera begira ere olinpiadekin jarraitzeko asmoa azaldu dute antolakuntzatik. Gabonetako bazkaixa be ingo daue seguru. Eta urtetik urtera gauzak okertu ezean behintzat, urtero San Juan aurreko zapatuan izango dela konfirmatu dute. Hala, 2025eko data ekainaren 21ean tokatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen