2024ko Arrasateko Korrika Batzordea pizteko bilera irekia egingo da

0
601

Bihar (urtarrilak 10) lehen bilera egingo da, AEKak deituta. Kulturateko Loramendi gelan izango da arratsaldeko 18:00etan. Eskualdeko beste zenbait herritan ere bilerak egingo dira asteon.

Argazkia: MB artxiboa.

Hona hemen orain arte deitutako bilera irekiak:

  • Arrasate: urtarrilak 10, asteazkena. Kulturateko Loramendi gelan, 18:00etan.
  • Antzuola: urtarrilak 9, asteartea. Olarango 2.solairuan, 18:00etan.
  • Bergara: urtarrilak 9, asteartea. Irizar jauregiko ganbaran, 19:00etan.
  • Elgeta: urtarrilak 10, asteazkena. Udaletxeko bilera gelan, 18:30ean.
  • Leintz Gatzaga: urtarrilak 12, ostirala. Eskolan, 19:00etan.
  • Eskoriatza: urtarrilak 15, astelehena. Kultur-etxeko 1. solairuan, 18:00etan.
  • Oñati: urtarrilak 15, astelehena. Euskaldun berria gelan, 18:00etan.

Halaber, AEKak azaldu du “Aretxabaletako Batzordea eta Aramaiokoa oraindik zehaztu gabe daudela, baina lotu bezain pronto abisua pasako” duela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen