Inauterietako egitaraua ekitaldiz beteta dator

0
888

Pandemiarengatik bi urtez Inauteriak ospatu ezin izan ondoren, aurten inolako murrizketarik gabe ospatuko dira. Gaur aurkeztu dute aurtengo egitaraua. Mozorroak, desfileak eta musikak beteko dituzte Arrasateko kaleak otsailaren 17tik 21era.

INAUTERIAK 2023
EGITARAUA

OTSAILAK 17, EGUAKOTZA

18:30 Arrasate Musikalen ikasleen inauteriko kontzertua Amaia antzokian.

OTSAILAK 18, ZAPATUA

12:00 PREGOIA Biteri plazan etxafuegoen jaurtiketarekin. Ondoren DESFILEA Arrasate Musikaleko txarangak lagunduta.
13:00 SARI BANAKETA Herriko plazan. Sariak:

  • 1. Kuadrilla onena Urdaiazpikoa+plaka+1.000€
  • 2. Karroza onena Urdaiazpikoa+plaka+ 500€
  • 3. Kuadrilla gazte onena Urdaiazpikoa+plaka+300€
  • 4. Taberna onena Urdaiazpikoa+plaka+300€
  • 5 Bakarkako onena Garaikurra+Gazta+ 150€

18:00 Kaleetan zehar ANIMAZIOA Arrasate Musikaleko txarangarekin.
19:00 Seber Altube plazan, janari eta edariaz lagunduta, KATANGA DUB taldearen KONTZERTUA eta ondoren DJak eta BERBENA LATINA gaueko 12:00ak arte. Amerika elkarteak antolatuta.
19:30 eta 22:30 Herriko Plazan, IRATZAR taldearekin DANTZALDIA.

OTSAILAK 19, DOMEKA

19:30 VAIVEN taldearen “FAMILIA SAREKADA” ANTZEZLANA Amaia antzokian.

OTSAILAK 21, MARTIZENA

17:00 MOZORRO DESFILEA Biteri plazan.
17:00 Amaia antzokian TOMAXEN ABENTURAK pailazoak “BI IPUIN” ikuskizunarekin.
17:30 SAMASIKU Txarangaren animazioa herriko kaleetan zehar.
18:30 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren KALEJIRA.
19:30 Herriko Plazan, NEMUX taldearekin DISKOFESTA.
21:00 SARDINAren HILETA. Segizioak Kulturolatik 20:30etan abiatuta eta erdialdeko kaleak ibili ondoren, Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.
Jarraian Herriko Plazan, NEMUX taldearekin DISKOFESTA.