“2023an abiatuko da Kirol Azpiegituren Plana Iturriperen berritzearekin”

7
1410

Gaur eguerdian aurkeztu dute Iturripeko Kiroldegian Kirol Azpiegituren Plana gauzatzeko fasea. Maria Ubarretxena alkateak gogorarazi du “Arrasate aldaketa prozesu batean dagoela azken 8 urteetan, behin JAME eta Kulturola kultur azpiegiturak amaituta, eta kirol azpiegiturei heltzeko garaia iritsi dela. 0 zor egoeran hasitako proiektuarekin”. Aitortu du “proiektua atzeratu egin dela. Pandemiak eragina izan du, eta horrek parte-hartze prozesua atzeratzea eragin du.”

Proiektua herritarrekin eta eragileekin elkarlanean egin da 2021etik 2022ra bitartean, eta ausaz aukeratutako 8 erabiltzailek, udal-erroldan ausaz aukeratutako 10ek eta 13 kirol-agentek parte hartu dute. Proposamenak kalean bertan ere jaso ziren.

Ubarretxenak azaldu duenez, “herritarrek, parte-hartze prozesuaren bitartez, sarean egituratutako kirol proiektua aukeratu dute, eta ez Musakolan oinarritutako kirol gunea.” Halaber, Musakolako kiroldegia botatzeko beharra azpimarratu du, “eraikinak dituen arazoak direla eta. Horrek kiroldegirik gabe egotera eramango gaitu, beraz, arrasatearrei alternatibak eskaintzeko neurriak hartuko dira. Eta, horregatik, Iturriperen erreabilitazioarekin hasiko gara.” Gainera, azpimarratu nahi izan du “Arrasatek merezi dituen kirol instalazio jasangarriak eta modernoak izango ditu.”

Ander Garay kirol zinegotziak proiektua gauzatzeko faseak aurkeztu ditu. Garayk azaldu duenez, “prozesu parte-hartzailea amaitu ondoren, Herri Eskola, Arrasateko Institutua eta Arizmendi Ikastolarekin bildu gara, prozesuaren emaitzak azaltzeko eta instalazioak egokitzeko obretarako prest dauden baloratzeko. Hiruretatik erantzun positiboa jaso dugu euren instalazioak sare honen parte izan daitezen.”

Udal Gobernua 5 urterako inbertsio plan baten inguruan ari da lanean, 2023-2027. Plana 3 fasetan gauzatuko da:

2023-2024:

  • Pump Track: Pump Track berriaren eraikuntza Markuleten.
  • Iturripe: Iturripe birmoldatzen eta handitzen hastea. 14.342m2-ko azalera du. Iturriperen ondoko lurrak hartuko ditu, Garabidea eta Mondragon Unibertsitatearen jabetzakoak. Barnean 2 kantxa, padel-pista 2, makina-gimnasio 1 eta erabilera anitzeko 3 areto izango ditu. Kanpoaldean, berriz, 2 frontoi erdi itxi, kirol anitzeko 2 pista, Skate Park 1 eta atletismoko pista 1. Udalak dagoeneko sartu du 2023ko aurrekontuan 200.000 euroko hasierako aurrekontu-partida, obrak egiten hasteko.

2024-2025:

Ikastetxeetako eta Uarkapeko kirolguneak berrituko dira.

  • Erguin Herri Eskola: estaldura itxiko da.
  • Arizmendi Musakola ikastola: patioa estaliko da.
  • Institutua: Kirol-pabiloia berritzea.

2025-2027

  • Musakolan kiroldegi berria egitea. Iturriperen obra amaitzen denean hasiko da. Musakolak igerileku handi eta txikia, spa, kanpoko igerilekua eta berdegunea, erabilera anitzeko kantxa eta harmailak, rokodromoa, padeleko 2 pista, teniseko 2 pista, taberna, Tatami gunea, erabilera anitzeko 5 gela, makina-gimnasio 1 eta klubentzako gimnasio 1 izango ditu.
  • Antoña: kantxa 1, Squash pistak, 2 frontoi eta erabilera anitzeko gela 1.

Proiektu osoak 35 milioi euroko aurrekontua izango du.

Triptiko bat banatuko da Arrasateko etxeetan proiektuaren xehetasunekin, herritarrek beren iritzia eman ahal izan dezaten, bai BAZen bidez, bai kiroldegiaren bidez, baita kirolazpiegiturenmapa@arrasate.eus helbide elektronikoaren bidez ere.

7 IRUZKIN

  1. Oso ondo.
    Ta zein izan biher da hurrengo megaproiektu faraonikua PNVk ez dauenian bere hitza betetzen? Atxabaltai Urkulu erosi eta hor balneario bat itxia?
    Zelako aurpegixa daukien.

    • Ez hitz egin trolei buruz, ze oin dala hilabete batzuk arte hemendik zabilen zuen partiduko trolete bat Ereño ezizenakin potruak ikutzen mundu danai eta biher Dan moduan erantzun zotzienien Kaka Inda alde in zauen hemendik

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen