2022-2023 ikasturterako matrikulazio epea zabalik Ardatzen

    0
    363

    Testua: Ardatz Ikasketa Zentroa.

    Ardatz Ikasketa Zentroa irekita dago berriz, ikasturte berriari gogoz ekiteko. Urtero bezala, aurtengoan ere ikasleen beharretara egokitutako eskaintzarekin gatoz. Materia, eduki nahiz gaitasun bakoitzerako irakasle espezifikoak, tutoretza bidezko jarraipen pertsonalizatua eta hamaika urtez lortutako esperientzia eskaintzen ditu Ardatzek.

    3N sistema informatiko/pedagogikoa jarri dugu martxan. Horri eskeri, irakasleak ikaslearen jarraipen zorrotz bat egiten du; asistentzia, lanak, gure ikastegian jorratu dituen irakasgaiak nahiz jarduerak… xehetasunez jasota gertazen dira eta.

    Hezkuntza komunitate ahalik eta zabalenera iristeko asmoz, Ardatzek bere zerbitzua LH, DBH, Batxilergo eta Unibertsitate graduetara zabaltzen du, materia zientifiko, humanistiko eta matematikoez gain hizkuntzak ere (latina, euskara, gaztelera eta ingelesa) modu transbertsalean edota espezifikoan eskainiz.

    Ikasle talde txikiekin egiten dugunez lan, plaza mugatuak ditugu eta irailean matrikula doan izango da. Informazioa jasotzeko guregana etor zaitezkete, Iturriotz kaleko 24. atarira. Bestela, honako zenbakietara deitu dezakezue 943044702/ 685282700 edo info@ardatz.net helbidera mezu bat idatzi.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen