2021eko Aurrekontuak jorratuko dira gaurko Osoko Bilkura telematikoan

0
619

Udalbatzak beste puntu batzuk ere jorratuko ditu, adibidez Igor Urizar zinegotziak lekukoa Eva Abuin pasatzea, 2021eko udal-zerga eta tasak, Saharauiar Herriaren egoera edota Estatu espainiarraren biktimak.

Goiko argazkia: Udala, artxibokoa.

Plenoa gaur arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta Youtuben bitartez jarraitu ahal izango da zuzenean. Honatx plenoko puntuak:

1.- Igor Urizar Murgoitiok zinegotzi karguari uko egitea eta ordezkoa, Eva Abuin Bideburu izendatzeko proposamena.
2.- 2020ko azaroaren 5eko bilkurari dagokion akta irakurri eta onartzea.
3.- Arrasaten aparkatze eta igarotze mugatuko sistema (TAO sistema) kudeatzeko asistentzia zerbitzua kontratatzeko dagozkion baldintza tekniko-ekonomikoen eta baldintza administratibo berezien pleguak ontzat ematea.
4.- Lurzati baten kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea hastea, okupatu beharrezkoa Gipuzkoa etorbideko 25. zenbakian igogailua jartzearen ondorioz.
5.- 2020ko Ordenantza Fiskalen aldaketa proposamena.
6.- 2020 urteko aurrekontuaren kredituak aldatzeko espedientea ontzat emateko proposamena.
7.- 2021 urtealdirako aurrekontuak onartzeko proposamena.
8.- 2020/2023 epealdirako Arrasateko Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoaren 2. gehigarria onartzeko proposamena.
9.- 2021eko Plantilla Organikoa.
10.- 2021eko Lanpostuen Zerrenda.
11.- Arrasateko Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko plan estrategikoa.
12.- 260/2020 sententzia aplikatuta, 2018ko abenduaren 11ko eta 2019ko otsailaren 19ko udal plenoko erabakiak baliogabetzeko proposamena, 2019ko plantilla eta RPTa onartu eta aldatzen dituztenak.
13.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
14.- Saharaldeba eta Sahara Euskadi mugimenduak aurkezturiko mozioa, “Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaieraren aurrean”.
15.- EH Bildu Udal taldearen mozioa, “Sahara”ri buruzkoa.
16.- PSE-EE Udal taldearen mozioa, “Mendebaldeko Saharan bizi duten egoera”ri buruzkoa.
17.- EH Bildu Udal taldearen mozioa, “Udal finantziaketarako Foru Funtsa eta zorpetzea”ri buruzkoa.
18.- Egiari Zor fundazioak aurkezturiko adierazpen instituzionala, “Motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei laguntzeko, biktima horien erreparazioa eta aitorpena tramitatzeko, uztailaren 28ko 12/2016 Legea aldatzen duen apirilaren 4ko 5/2019 Legean oinarritutakoa”.
19.- Galdera-erantzunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen