Epe hau urtarrilaren 13tik 16ra (astelehenetik ostegunera) luzatuko da.
Debagoiena Zikloturista klubak 2020rako zikloturista lizentzia eskatzeko edota bazkide izateko deia luzatu du. Epe hau urtarrilaren 13tik 16ra (astelehenetik ostegunera) luzatuko da. Arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Lizentzia egiteko, aurten, NAN neurriko argazkia eskatzen dute. Izena emateko tokia klubaren lokalean izango da, hots, Arrasateko Pl. Ignacio Zuluaga 10 behean. Baita bazkide ez direnei zikloturista lizentzia ere bideratuko zaie.