2020ko Arrasate-Udalatxerako dortsala lortua zutenek lehentasuna izango dute 2022ko izen-ematean

0
615

2020an ezin izan zen lasterketa gauzatu, baina ordurako izena emanda zuten pertsonei lehentasuna emango die Antolakuntzak, Mondraitz Kirol Klubak, aurtengo izen-ematean.

Beheko testua: Mondraitz Kirol Kluba / Argazkia: MB artxiboa.

2020ko martxoan dortsal guztiak aurretiaz agortuta, COVID19 hedapen azkarragatik lasterketa apirilaren 5ean ez ospatzea erabaki genuen Mondraitz Kirol Klubean. Azken aste hauetan lasterketaren antolaketan laguntzen diguten bolondres, erakunde eta enpresekin kontaktuan egon gara 2022an lasterketa ospatzeko aukerak aztertzen, eta edizio berria APIRILAren 10ean ospatzea erabaki dugu. Antolakuntzak 2020an hurrengo edizioan orduko dortsalen jabeei lehentasuna ematea erabaki genuen eta horretarako edizio honetan ez-ohiko prozedura bat eramango dugu aurrera. Beraz, 2020ko edizioan dortsala zenuten lasterkari guztiek (350), 2022ko ediziorako lehentasunezko izen-emate tarte bat izango dute urtarrilaren amaiera honetan, 27tik 30era (biak barne). 350 dortsalak agortuko ez balira, Otsailaren 3an ohiko izen emate prozesu bat zabalduko dugu, parte hartzeko interesa duen orok dortsala eskuratu dezazuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen