Iaz hiri-autobusek 80.313 erabilera gutxiago izan dituzte, 116.000 euroko defizitarekin

0
485

Arrasateko Udalak “herrian garraio publikoaren erabilera indartu eta babesteko apustua” egin du. Erabilera kopurua ia erdira jaitsi zen iaz: 183.413tik 103.100 erabilerara.

Argazkia: MB artxiboa.

“Covid-19ak gogor astindu du gizartea eta erabat aldatu du orain arte ezagutu izan dugun errealitatea”. Izan ere, osasun krisialdiaren ondorengo gorabeherek ondorio ekonomikoak ere eragin ditu hainbat eta hainbat sektoretan. 

Esate baterako, sektore kaltetu horien artean dago garraio publikoa, kasu askotan, “nabarmen jaitsi baita horien erabiltzaile kopurua eta horren adibide da, hain zuzen, Arrasateko hiri-autobusa”. 

Zerbitzuak 2020an eragin duen “116.515 eurotako defizita Udalak bere gain hartu du. Izan ere, Udalaren helburua da “herri barruan mugitzeko garraio publikoaren erabilera sustatzea, bai gizarte ongizateari begira zein, ingurunearekiko begirune jasangarriaren ikuspuntutik, eta horri helduta, gaur egun martxan dugun zerbitzua babestu eta mantentzearen aldeko apustua egiten dugu, honen eraginkortasunean irmoki sinesten dugulako eta arrasatearrok, orain arte, zerbitzuarekiko harrera ona azaldu dutelako”.

Covid-19ak erabiltzaile kopuruan beherakada eragin duen arren, “ziur gaude egoera hobetzen doan heinean zifra horiek ere hobetuko direla. Bien bitartean, baina, inoiz baino garrantzitsua iruditzen zaigu herria zein herritarrentzat onuragarria den zerbitzua zaindu, mantendu eta indartzen jarraitzea”. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen