Uda hemen dago eta berarekin ordu asko aurretik gozatzeko, jolasteko edo lagunekin dibertitzeko. Hala ere, uda ere aukera paregabea da irakurketa berriak ezagutzeko eta arratsalde eguzkitsuez gozatzeko istorio onenekin batera. Mondraberrin liburu berri batzuk laburbildu ditugu, ezer gal ez dezazun.
El enigma de la habitación 622 ‘(Joël Dicker)
2013ko udan, Joël Dicker izeneko idazle gazte eta ezezagun batek milaka irakurle harrapatu zituen mundu osoan zehar ‘Harry Quebert auziari buruzko egia’ rekin, telebistara egokitzera iritsi zen munduko bestseller bat, eta 2015ean jarraipena izan zuen ‘Baltimoreen liburua’ lanarekin. Orain, ‘La desaparición de Stéphanie Mailer’ liburuaren ostean, ‘El enigma de la habitación 622’ liburuarekin itzuli da idazlea, eta, zalantzarik gabe, 2020ko udan gehien espero zen liburuetako bat da. Istorioari dagokionez, badakigu Dicker bera sartzen dela bertan, Suitzako Alpeetako luxuzko hotel misteriotsu batean gertatutakoa argitzen saiatzen den protagonistetako bat den aldetik.

Funanbulistaren beldurra (Karlos Gorrindo Etxeandia) 2020
Ez da erraza zauriak erakutsiz idaztea, ez da erraza ispiluaren aurrean jartzea, urteen iragaiteari aurre egitea eta gertakarietara orduko pentsaerarekin hurbiltzea. Gorrindok hamasei urteko bere kartzelaldiaren kronika egin du, material humanoa eta literarioa erabiliz, musika lagun; bere egia kontatzen digu, bere egia ikusten dugu eboluzionatzen, kapituluz kapitulu, urtez urte, amildegiaren ertzean. Entzun nahi duenik bada?

Afrikanerrak (Eneko Barberena Mondragon ) 2019
Gerra, apenas nabari den Arrasateko kaleetan. Hori da akaso atzeguardiaren berezitasuna, frontetik urrun bizitzak aurrera egiten duela, kontzientzia-erruduntasunaren eta eguneroko errutinaren arteko nahasketa arinean bada ere. Hona odol zipriztinak urardoturik iristen zaizkigu. Telebistan bai, han hitz egiten digute gerraz, hitz larri eta pisutsuz. Batik bat Europar Batzordeak legez behartu zuenetik komunikabide publiko guztien albistegiek hasiera komuna izan behar zutela: europarra.

Ene baitan bizi da (Maddi Ane Txoperena Iribarren) 2020
Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen, kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik. Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak. Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.

Feminismoa %99ren alde (Nancy Fraser Cinzia Arruzza Tithi Bhattacharya) 2019
Gizarte osoa krisi sakon batean murgildurik dago, kapitalismo neoliberalaren krisian, zeinak gutxi batzuentzako feminismo liberal bat sustatzen baitu politika elitista eta korporatiboen bidez. Abiapuntu horri tiraka, hamaika tesi eta proposamen bat dakartza saiakera labur honek. Izan ere, tresna erabilgarria da egungo eztabaidak kokatzeko; horren erakusgarri da jatorrizkoa argitaratu zenetik urtebete ere egin ez duenean hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli izana.

Trikua esnatu da (Lorea Agirre Dorronsoro Idurre Eskisabel Larrañaga) 2019
Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, zein jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak. Gainera, hizkuntza eta generoa gurutzatu egiten direla badakigu, hizkuntz hautuak genero eraikuntzatik igarotzen direla eta alderantziz. Horrenbestez, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan.
