200dik gora zuhaitz landatzeko lanak “15 egunetan” bukatuko dira

1
388

Landaketa osoa herrigunean egin da, “Garibai eta Ekobulebarrean izan ezik”, Udal-gobernuak adierazi duenez. Markulete, Mugarrite, San Kristobal eta Fagor San Andres inguruko zuhaitzak aste honetan landatuko dituzte. Landaketaren kostua 7.900 eurokoa da, BEZa barne.

Beheko testua: Udaletik.

Arrasateko Udalaren 200 zuhaitz baino gehiago landatzeko proiektua azken fasean dago jada. Aurreikuspenen arabera, 15 egunen buruan amaituko da landaketa osoa.

Dagoeneko egin da landaketa hirigunean, Garibai eta Ekobulebarrean izan ezik, horiek aste honetatik aurrera egingo baitira.

Markulete, Mugarrite, San Kristobal eta Fagor San Andres zonaldeko zuhaitzak izango dira ere aste honetatik aurrera aktuazioaren erdigune:

  • Markuletea ibai-eremuan: baso-tamainako 60 zuhaitz autoktono eta 10-12 cm-ko 56 zuhaitz autoktono: haltzak, lizarrak, sahatsak eta astigarrak.
  • Fagor San Andres: 10-12 cm-ko 3 haltza.
  • Mugarritea errepidearen aldean: 32 haltza eta lizar (16 baso-tamainakoak eta beste 16 10-12 cm-koak).
  • Mugarritea saihesbidearen aldean: 8 astigar (4 baso-tamainakoak eta beste 4 10-12 cm-koak).
  • San Kristobal hilerriaren kanpoaldea: tamaina ertaineko 20 haritz eta arte eta tamaina ertaineko 23 astigar.
  • Plazatxoko burdineriak: astigar 1, 10-12 cm-koa.

Landaketaren kostua 7.900 eurokoa da, BEZa barne.

Udaleko ordezkariek nabarmendu dutenez, jarduerak “aukera ematen du zuhaitz-azalera handitzen jarraitzeko eta Arrasate berdeago, klima-aldaketaren aurkako babestuago eta hiri-garapen iraunkorraren helburuekin konprometituago baten aldeko apustua indartzeko”.

Albistea osatzen gabiltza

Iruzkin 1

  1. 200 zuhaitz landatu dira…. eta zenbat moztu dira gure kaleetan? Zuhaitz zaharrak ta indartsuak benatan balio dautenak.
    Zer esanik ez dago basotan egiten diren triskantzetaz, gaur egun gutxi niretzak sakratua zen pago bat moztu dute 100 urtetik gorakoa ta berarekin batera gaztainondo ta gorostiak. Ikutixotik murura doan bidea erabiltzen dutenek jakingo dute.
    Salaketa jartzen saiatu eta iñork ez dit kasurik egin (udaletxea basozaina….), norberak ez badu ezer egiten ez du iñork egingo eta jakin badakit nor izan den erantzulea.
    Honekin ez dot esanten ez ditenik pozten zuhaitz berriak landatzeak baina ez du ezertarako balio daukaguna zaintzen ez badogu.
    Zer dira 200 “zuhaitz” gure basotan geratzen diren zuhaitz zahar gutxi batzuk ere ez baditugu mantentzen.
    Gaur jaiotzen diren umeak ez dute iñoiz 100 urtetik gorako zuhaitzik ikusiko gure lurretan jarrera aldatzen ez badogu.
    Tristea da baina argi dago gizakia naturaren etsai bihurtu dela aspaldi.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen