Asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean egingo da errepide itxiera, 00:00etatik, 01:00era bitarte.
Datorren asteazkenetik ostegunerako gauean, 00:00etatik 01:00etara bitartean, AP-1 autobidea 20 minutuz itxiko da Eskoriatza eta Bergara artean, zuntz optikoko linea jartzeko lanak egiteko. Autobidea itxita dagoen tartean, Gasteiz noranzko trafikoak Bergara Hegoa ordainlekutik atera beharko dute eta GI-627 errepidetik Eskoriatzara heldu berriro AP-1a hartzeko. Alderantzizko ibilbidea egin behako dute Behobia noranzkoek.