20 lagun-talde aritu dira I. Errugbi Txapelketa Herrikoian

0
3042

Garagardo Azokaren 25. urteurrenaren testuinguruan, gazte ugari animatu dira kirol hau probatzera. Kirol-legea nagusi izan da Mojategin, eta finala PHC taldeak irabazi du.

210 lagun inguruk hartu dute parte gaur arratsaldean lehiaketa berrian, Mojategiko bi berdeguneetan.

20 taldek eman dute izena, eta Antolakuntzak 4 multzotan banatu ditu, hortaz 5 talde aritu dira multzo bakoitzean:

  • PHC, Puttin Haze Crew
  • Poteo & Glory
  • Lasedetarrak
  • 99
  • Elorrioko morsak
  • La polla rugby
  • Huevolegas
  • Tralaleruak
  • Txitxibur
  • Zubipetarrak
  • JGC
  • El bobimiento
  • Total disaster
  • LG
  • Zubipe
  • PM
  • All bads
  • Ardixaunak
  • Boniato Crew
  • LD3T

Giro onean jokatu da txapelketa eta freskagarriak zein garagardoak aukeran izan dira parte-hartzaileentzat.

Finala LD3T eta PHC taldeek jokatu dute eta azkenean Puttin Haze Crewk irabazi du lehen txapelketa, zorionak PHC!

Horrela, PHCko taldekideek afaria musu truk dute Garagardo Azokan, eta LD3Tko taldekideek zerbeza bana.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen