6 domina lortu ditu Arrasate Atletikok Gipuzkoako Txapelketa Absolutuan

0
524

Gainera, urrezko beste domina bat lortu du Euskadiko Eskolako Txapelketan. Elite mailan Maialen Axpek bere urteko marka onena lortu du Manresan (Katalunia).

Argazkiak: Arrasate Atletiko Taldea.

Aurreko asteburuan, maiatzaren 27 eta 28an, Donostiako Anoetako pistetan Gipuzkoako Txapelketa Absolutua jokatu zen, eta Arrasate Atletiko Taldeko gazteek parte hartu zuten, ondoko emaitzak lortuz:

100 metroetan:

  • Ander Otero 11:47
  • Danel Ruiz 11:70
  • Iker Menor 11:80
  • Ane del Fresno 12:86
  • Ane Lopez 13:48

400 metroetan:

  • Markel Errasti 56:95

1500 metroetan:

  • Unai Garcia 4:45:04

5000 metroetan:

  • Olatz Martinez 23:06:89 (urrezko domina)

Pertika-jauzian:

  • Aimar Uribetxebarria 3,15 (zilarrezko domina)
  • Unai Iturbe 3,15 (brontzezko domina)

4X100 erreleboak:

  • Aitor Gallego, Iker Menor, Danel Ruiz eta Oihan Zulueta 45:23 (brontzezko dominak)
  • Eider Amurrio, Ane del Fresno, Maia Etxebarria eta Ane Lopez 51:27

4X400 erreleboak:

  • Eñaut Betegi, Asier Bueno, Aitor Gallego eta Danel Ruiz 3:37:65 (brontzezko dominak)
  • Ainara Lopez, Maia Etxebarria, Eider Amurrio eta Lorea Cancelo 4:12:41 (urrezko dominak)

Larunbatean, maiatzak 27, Zumarragako Argixaoko pistetan, eskolako txapelketak jokatu ziren, infantil mailan. Siro Etxebarriak Gipuzkoako selekzioarekin parte hartu zuen, 1.000 metroko lasterketan, eta Euskadiko txapelduna izatea lortu zuen, 2:50:30 markarekin.

Horiek guztiak kontuan hartuta, Arrasate Atletiko Taldeak balorazio ona egin du, eta “emaitza guztietatik azpimarratu behar da 4X400 erreleboetako neskek lortutakoa. Talde oso gaztea da, eta lortu du, proba honetan 40 urte parte hartu barik izan ostean, Arrasateko bigarren markarik onena”.

Atletiko Taldeak gogora ekarri du “errekorretik segundo bakar batera geratu direla. Errekorra 1983an Agurtzane Iriarte, Elvira Gamboa, Matilde Garai eta Rosa Mari Otxandianok lortu zuten, 4:11:0”.

Azpimarratzekoa da ere Maialen Axpek aurreko asteburuan Manresan (Katalunia) urteko bere markarik onena lortu duela: 4’40 metro.

Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen