Egoerak hobera egiten jarraitzen du Arrasaten. Atzo 2 positibo berri atzeman ziren, eta tasa 244,54koa da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez. Beraz Arrasatek gune horian jarraitzen du.
Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Aramaion positibo 1 aurkitu da (675,68), beste 1 Aretxabaletan (338,98) eta 1 Eskoriatzan (536,19). Antzuolan (367,14), Bergaran (232,77), Elgetan (353,67), Leintz Gatzagan (0) eta Oñatin (183,12) ez da positibo berrik atzeman.