Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, atzo 2 positibo erregistratu ziren arrasatearrei egindako PCR testen artean, 2 aste igaro ondoren kasu berririk egon gabe. Pandemia hasi zenetik Arrasaten 272 positibo antzeman dira PCR testetan eta serologikoetan.
Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan 5 kasu berri antzeman dira, 3 Gipuzkoan, 1 Araban eta 1 Bizkaian. Zoritxarrez pertsona bat gehiago hil egin da EAEn azkenengo 24 ordutan.
Ospitaleratzeei dagokienez, ez dago Covid-19rekin Debagoienako ospitalean ingresatutako pertsonarik.