2. eskuko azoka: Gaztelupeko ikasleen ekimena ikasbidairako dirua lortzeko

0
642

Testua, argazkia eta kartela: Gaztelupeko 1. Batxilergoko ikasleak.

Gaztelupeko batxilergoko lehenengo mailako ikasle taldea gara eta datorren kurtso amaierako bidaia antolatzen ari gara. Bidaia horretarako ezinbestez dirua lortu behar dugunez, zenbait ekintza egiteko asmoa daukagu. Horietako bat bigarren eskuko azoka da. Azoka horretan gure etxean egoera onean dauzkagun eta erabiltzen ez ditugun objektuak salduko ditugu, ondoren adostuko den prezio justu eta egokian. Salmenta maiatzeko azkenengo asteburuan izango da, beraz, data hori errespetatuz, salduko diren horiek jasotzen hasiak gara. Hori dela eta, zuengana jotzen dugu!

Etxean aurki ditzakezuen eta erabiltzen ez dituzuen egoera onean dauden objektuak ekartzea eskatzen dizuegu, horiei bigarren bizitza bat eman ahal izateko. Esaterako, liburuak, arropa, jostailuakā€¦ salmentan jartzea gustatuko litzaiguke. Arizmendi ikastolako gune bakoitzeko sarreran kaxa handiak ipini ditugu bertan ekartzen duzuen materiala gordetzeko. Zuen materiala lehenbailehen ekartzea komeni zaigu, saldu behar duguna antolatzeko denbora izan dezagun.

Horretaz gain, maiatzaren 31n (17:00-20:00) eta ekainaren 1ean (10:30- 13:00) Seber Altube plazara edo Uarkape aurrealdean antolatuko den azokara produktuak erostera animatzen zaituztegu, horrela guri lagun diezagukezuelako.

Horiek horrela, asko eskertuko genuke zuen laguntza, beharrezkoa baita.

Eskerrik asko

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen