Aurkezpenean parte hartu zuten Enrique Gonzalez idazle eta historialariak eta Arrasateko Alternatibako kide Piter Encinasek.
Ekitaldi irekia atzo arratsaldean egin zen Jai-Zale elkartean. Liburuaren ikerketa esparrua espainiar estatuko Trantsizio delako garaia da, langile-klasearen azterketatik abiatuz.
Enrique Gonzalez idazle eta historialariak adierazi izan duenez, “Trantsiziotik sortutako 1978 egungo erregimena hainbat ertz ditu eta, garrantzitsuena, frankismoan sortu eta finkatutako instituzioak ukitu gabe egin izana: monarkia, armada, polizia judikatura…”.
Ekitaldian ere Arrasateko Alternatibako kide Piter Encinasek parte hartu zuen, liburuaren ikerketa gure herrira ekarriz:
“Liburuaren ikerketa Arrasatera ekarriko du, batez ere 1976 izandako Zerrajeraren greba. Arrasaten bezala, Euskal Herrian, trantsizioa garai oldartsua izan zen, herri- eta langile-mobilizazio ugariekin”.
Ekitaldian ere eztabaidan jartzekoa zen “trantsizio garaiak duen garrantzia, ordutik hona euskal politikak izan duen eboluzioan”.