Alternatibak ‘1976. El año que vivimos peligrosamente’ lana aurkeztuko du

0
350

Bihar (asteartea) izango da aurkezpena, eta bertan parte hartuko dute Enrique Gonzalez idazle eta historialariak, eta Arrasateko Alternatibako kide Piter Encinasek.

Kartela: Alternatiba.

Aurkezpen honetan Enrique Gonzalez idazle eta historialariak jardungo du. Bere ikerketa esparrua espainiar estatuko Trantsizio delako garaian kokatu du, langile-klasearen azterketatik abiatuz:

“Trantsiziotik sortutako 1978 egungo erregimena hainbat ertz ditu eta, garrantzitsuena, frankismoan sortu eta finkatutako instituzioak ukitu gabe egin izana: monarkia, armada, polizia judikatura…”.

Ekitaldian idazlearekin batera Arrasateko Alternatibako kide Piter Encinasek parte hartuko du:

“Liburuaren ikerketa Arrasatera ekarriko du, batez ere 1976 izandako Zerrajeraren greba. Arrasaten bezala, Euskal Herrian, trantsizioa garai oldartsua izan zen, herri- eta langile-mobilizazio ugariekin”.

Ekitaldian ere “eztabaidan jarriko da trantsizio garaiak duen garrantzia, ordutik hona euskal politikak izan duen eboluzioan”. Aurkezpena irekia izango da, Jai Zale elkartean, arratsaldeko 18:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen