Lagun talde hau Herriko plazan elkartu da eguerdi partean, eta orain “poteo orgasmikoa” egiten dabil. Gero foto “cool”a egingo dute eta ondoren bazkaria ospatuko dute Hamalau jatetxean. Arratsalde partean ere beste ekitaldi batzuekin jarraituko dute jai giroan.
Datorren urtean 50 urteetako kintada ospatuko da, eta urteurren horietan topaketak jendetsuagoak izaten dira. Hortaz, baliteke 1973an jaiotako arrasatear ugarik aurten txanda-pasa egin izana, 2023ra begira. Hala ere, elkartu egin direnak aldarte onean dabiltza, ondo jarraitu lagunak!