1962ko lagunen kintadarako izen-ematea zabalik da

0
1290

Beheko testua eta goiko argazkia: Komisioa.

Etenaldiaren ostean berriz ere elkarrekin gozatzeko eguna heldu da. Lerro hauen bitartez, adierazi nahi dizuegu autengo kintada eguna irailaren 24an egingo dugula.

Ondoren doan egitaraua prestatu dugu egun horretarako:

9:15 Arrasatetik irtetea (aurreikuspenen arabera, Kontzezino bus geltokitik) Zumaiara joateko.

10:30 Zumaiako Flyscheko Geoparkea itsasontziz bisitatzeko lehenengo txandaren irteera.

12:30 Poteoa Zumaiako erdigunetik.

14:30 Mikel Bermejoren Txokoa, jatetxean bazkaria, ostean DJarekin dantza egiteko tartea.

19:30 Autobusa hartu eta buelta Arrasatera.

Egun osoko kostua 95 eurokoa izango da. Dirua sartzeko kontu korrontea: LABORAL KUTXA 3035.0001.51.0010123638

Prestatu dugun egitaraua ahalik eta ondoen aurrera eraman ahal izateko, izena emateko azken eguna irailaren 11 izango da.

Arrasaten bizi ez den kintoren bat ezagutzen baduzu, mesedez emaiozu egunaren berri. Edozertarako, ondokoak dira komisiokoen telefono zenbakiak:

675714676 TAME

696215928 ROBERTO

671674969 JUANJO

Arrasate, 2022ko uztailak 28

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen