Hainbat kintada ospatzen ari dira gaur Arrasaten. 1959an jaiotako kintoak Montxon Elkartean bildu dira gaur goizean eta bertan Gema Iñiguezen liburuaren aurkezpenaz gozatu dute. Luntx batez gozatu eta herrian zehar poteoa egin ondoren, bazkaltzeko elkartu dira Garaia Poloko jatetxean. Ondoren dantzaldia izango dute AZ DJ-arekin.