1’9 milioiko saria lortu du apustulari batek, Nebraska tabernan jokatuta

0
3050

Bonolotoaren lehen saria irabazi du bart gauean, eta bera izan da konbinazioa asmatu duen bakarra. Ondorioz 1.994.595’11 euroko saria lortu du.

Loterias y Apuestas del Estado enpresak bart jakinarazi ditu larunbateko Bonolotoaren zozketako zenbaki sarituak.

Lehen sariari dagokionez, apustulari bakar batek asmatu du konbinazio osoa, eta pertsona horrek Munar-Zarugaldeko Nebraska taberna-administrazioan egina zuen apustu.

Konbinazio irabazlea ondorengoa izan da: 01-14-19-20-22-37. Ondorioz 1.994.595’11 euroko saria tokatu zaio lagun bati, zorionak!

Nebraskak 2015ean beste sari potolo bat banatu zuen, 2’2 milioi eurokoa, Primitivako zozketan.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen