Valladolideko Chancilleriako webgunean aurkitu dudan Leintzaldeko mapa topografiko baten berri ematera natorkizue, mapa interesgarria delakoan alde askotatik begiratuta.
Testua: Ramon Ugalde.
Leintzaldea, garai batean eremu zabalagoa zen, baina administratiboki mende batzutatik hona Aretxabaletak eta Eskoriatzak osatzen dute. Bi udalerri hauen topografia ematen digu mapa honek baina Arrasateko muturtxo bat ere azaltzen zaigu.
Mapa, 1800. urtekoa da eta bere egilea Ignacio Maria de Inchaurandiaga. Eta Castillako oinetan ematen dira datuak. Gaztelako oina 0,278635 metro

Hobeto ulertzeko, lekuen kokapena hobeto ulertzeko kontuan hartu behar dugu mapa Murugainetik jasota balego bezala eginda dagoela. Murugainetik begiratuta alegia; eta beraz eskuma aldean Eskoriatza dago, erdian Aretxabaleta eta ezkerreko eskinatxoan Arrasateko hiribildu angelu-zuzena azaltzen zaigu.
Atentzioa deitzen duena da mapan bi kolore nagusitzen direla, zuriantzekoa eta marroiska. Eremu marroiska hori Kurtzeberri ingurukoa da, eta baliteke Aretxabaleta eta Eskoriatzako herri-lurrak izatea. Ha da debalde, herritar edo bezino guztienak ziren lurrak. Izan ere, 1800. urterarako herri lurrak pribatizatzeko prozesua nahiko aurreratuta zegoen eta igual mapa honen helburua herri lurrak zeintzuk ziren zehaztea izango litzateke.
Baina maparen helburua, herri lurren salmenta prestatzea izan zitekeena, alde batera utzita, ematen digun informazioa oso interesgarria da. Informazioa atalka sailkatuta emango dut, eta mapan agertzen diren izenak jatorrizko grafian emango ditut:
1.- Hiru edo lau populaketa mota zeuden garai haietan: Arechavaleta eta Escoriazako Republicas delakoetan:
- Kaleak : A Arechavaleta eta E Escoriaza
- Lugares: Bedoña, Larriño, Aozaraza, Goronaeta, Arenaza, Arcarazaso,
Ysurieta, Galarza. Guillano, Apozaga, Golibar,Mendiola, Zarimuz, Masmela;
Marin. - Poblados: Alzola, Uvide, Andarto, Larrandia (?), Guestaetegui
- Casas de Uguaztegui esentas del Común. Hau da herriarenak barik
partikularrenak direla. Datu honetatik ondorioztatzen dut kolore iluntxoarekin
dagoena Komuna izango dela. Ohargarria da Komun berbarekin euskarak
izan duen bilakaera, garai batean komuna denona zen herri osoarena, orain
ordea komuna WCren sinonimoa da.
2.- Herri lurrak erabiltzeko modu berezi bat: Kortak.Bi korta, edo sel delakoak
ere azaltzen dira mapan: - Sel propio de Salinas ( Leintzaldeko herri lurretan) eta
- Sel propio de Escoriaza.
Sel erderaz eta Kortak euskaraz herri lurretan antolatzen ziren nekazaritzako
eremuak forma biribilekoak, aldi baterako izaten ziren, jabetzak herriarena
izaten jarraitzen zuen. Propio, zen herriko kontzejukoa, kontzejuko gastuei
aurre egiteko nor banako bati ematen zitzaiona.
3.- Bitxikeriak edo ezjakin bat harritzen dutenak:
- Narrucoacha: (Varrucoacha ?)Gurutze batekin markatuta dago mapan, eta nik
esango nuke Kurtzebarri adierazten duela. Toponimo arraroa, baina
Txindokiren benetako izena Ñañarri izanik.. - Mugarluce, Mugarriluze izan daitekeena
- Cargadero de Bizcarlazaga: agian Kargaleku?
- Prado de Deguria: Ez da eraikinik markatzen
- Sakarchabola (Deguria inguruan) eta Elejabarriaga txabolak edo edo antzerako
zerbait izan daitezkeen marrazkitxoekin. - Mojon divisero de Cirunza, marra gorri batekin. Araotzen Kurtzebarriri Ziuntza
deritzo. Marra gorri hori Gaztelucoachatik Landaetaraino doa, eta Ziuntzako
mugarria erdian dago gutxi gora behera. - Mondragoeko alde zaharra, hiribildua, ere polito ikus genezake: erregebidea
Arrasatetik Iturrioz kalera nola sartzen zen Beheko Portaletik Maalatik zehar
jarraitzeko, Udaletxea, Parrokia arkupetako posteekin, Kontzosinoko komentua - Inchaurandiagak Z-kin idatzi zituen guk orain S-kin ahoskatzen ditugun berbak
- Eta gauza pilo bat gehiago, hala! begiratutxo bat botaiozue mapari eta segi
ondorioak ateratzen, hementxe daukazue altxor kartografiko hau eta: