18 positibo atzeman dira ostegunetik igandera Arrasaten, eta tasa 593,24ra jaitsi da

0
448

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, ostegunetik igandera arte 18 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 593,24ra jaitsi da. Ostegunean 5 positibo atzeman ziren, beste 7 positibo ostiralean, 14 larunbatea eta 2 igandean.

Debagoienako beste udalerriei dagokienez jaitsiera ere nabaritu da. Hala ere, Aramaion positibo 1 aurkitu da (675,68), Antzuolan 2 positibo (1147,32), 3 gehiago Aretxabaletan (621,47), beste 20 Bergaran (764,83), 2 Elgetan (707,34), Eskoriatzan 6 (853,03) eta 23 Oñatin (898,15). Leintz Gatzagan ez positibo berririk atzeman (1282,05)

Hurrengo buletina ostegunean publikatuko da.

Gaurko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen