Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakitera eman duen txostenaren arabera atzo PCR testetan 18 positibo berri atzeman ziren arrasatearren artean. Arrasate semaforo gorrian sartu da, intzidentzia azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 507,75ekoa da.
Debagoienari dagokionez, beste 3 kasu atzeman ziren Aretxabaletan, 2 Antzuolan, 3 Eskoriatzan, 18 gehiago Bergaran, eta beste 12 Oñatin. Azken biak semaforo gorrian daude ere.