1718ko matxinadak Arrasaten utzitako arrastoa [testua: Javi Balanzategi]

0
659

Argazkiak: Javier Balanzategi.

Barrutia Salinas jauregiaren suntsipena , 1718ko matxinadak Arrasaten utzitako arrastoa.

1718ko matxinada ezaguna da Bilbon eta inguruko elizateetan gertatu ziren istiluengatik, bertan gertatu baitziren txikizio handiak hainbat jauntxoen etxeetan eta haietako batzuk erail zituzten ere.

Arrasaten, oso ezaguna izan ez arren, matxinadak oihartzun handia izan zuen ere.

Gure kasuan , Manuel Antonio de Zenica eta bere emaztea Ana Maria Barrutiaren etxea — Barrutia-Salinas jauregia — ia erabat izan zen suntsituta eta bere ondareak lapurtuak eta erreak; eta, beste aldetik, Pedro de Mendiola eskribauaren etxea ere erasotua izan zen.

Barrutia-Salinas jauregia XVII mendean eraiki izan zen Martin de Barrutiaren maiorazgoaren fundazioarekin batera.

XVIIIgarren mendearen hasieran Ana Maria Barrutia Salinas eta Manuel Antonio de Zenicaren senar-emazteak bertan finkatu ziren , Ana Mariak maiorazgoaren ondareak  heredatu zuenean.

XIX mendean Adan de Yarza familian eskuetan gelditu zen.

Goiko argazkia: Barrutia Salinas jauregia, gaur egun. 1718ko matxinadan lehen solairuko hormak bakarrik gelditu ziren zutik.

1718ko matxinadak, 1717an aduanak lekualdatzeko aginduaren ondorioa.

1717ko abuztuaren 31an Espainiako Erregeak, Felipe V.ak, aduanak lekualdatzeko agindua eman zuen, erreinuaren barneko merkatua batzeko asmoarekin.

Neurri honekin baserritarren bizi baldintzak nabarmen okertuko ziren; izan ere, atzerritik ekarritako merkantziek zergak ordaindu beharko lituzkete eta, horrekin batera, elikagai eta beste produktuen prezioak igoko lirateke nabarmenki.

El rey nuestro sr ( que Dios Guarde) por su discurso de 31 de Agosto próximo pasado ( de que es copia la adjunta)    se ha servido expresar su R animo en orden a que las Aduanas que debe haver en todos sus dominios se pongan en los puertos marítimos y fronteras confinantes entre este y los demás reinos, de suerte que una vez que ayan pagado allí los drchos de los generos y mercancías puedan transitar y comerciar libremente por todo el interior del Reino, hasta su destino, primera venta o consumo, con la guia de aquella Aduana por el beneficio que de esto resulta a los vasallos y comerciantes ….

Goiko argazkian: 1717ko abuztuaren 31ko aduanaren lekualdatzearen dekretuaren kopia. Bizkaiko Foru Aldundia.

Aduanen lekualdatzea foruen kontrako erasoa zen, eta baserritarrek probintziako gobernuaren buruan   zeuden handikiek arau berria atzera botatzea espero zuten arren,    agintariak ez zuten ezer egin eta baserritarrak haien aurka altxatu ziren erregearen aginduarekin ados zeudela leporatuz.

Altxamendua Bilbon hasi zen irailaren 4an eta bi hilabete geroago zabaldu zen Gipuzkoara, Deba aranera.

1718ko matxinadaren Arrasateko gertakariak 1

1718ko azaroaren 4an Leintz bailarako baserritar multzo batek, Gatzaga, Eskoriatza eta Aretxabaletako herritarrez osatuta, Bilbon hasitako matxinadari jarraipen eman zion, eta Aretxabaletan Enrique de Arrataberen etxea eta Pedro de Liquiniano eskribauaren eraso zituzten.

Arrasatearrek eraso hauen berri izan zuten, eta baita ere matxinoek Arrasatera etortzeko asmoa zutela Manuel Antonio de Zenicaren etxea suntsitzeko.

Arrasateko San Juan Bautista Parrokiako kanpaiak jo ziren herritarrei gertatutakoaz abisatzeko, eta Manuel Antonio eta bere bi seme nagusiek, Vicente eta Joseph, herritik ihes egin zuten bere bizitza arriskuan ikusten zutelako.

Ana Francisca de Barrutia, Manuel Antonioren emaztea, bere aldetik, San Francisko komentuan babestu zen.

Etxeko neskameak, fraideak eta auzokide batzuk, “tumultuarioak” heldu baino lehenago, etxetik ahal zen guztia ateratzen saiatu ziren, komentura eramateko. Lekuko baten arabera, nahasketa uneak izan ziren eta etxetik salbatutako gauza asko ez ziren komentuan bukatu, herritarren eskuetan baizik:

“… cuando creyeron que lo que se llevo a la huerta se llevo luego al convento y se salvo, sucedio lo contrario pues mucha parte fue llevada por las heredades y puerta que tiene a un arroyo , algunas malas gentes que con titulo de salvar dhas alajas las robaron y ocultaron en que hubo gran daño . (Jacinta de Echevarriaren etxeko neskamearen testigantza, 1725ko azaroaren 30an)

Eguerdi partean matxinoak Arrasatera heldu ziren eta sartzerakoan hainbat arrasatear gehitu zitzaien, beraien artean Juan de Arzamendi, Etxaburu baserrikoa eta Juan de Madinabeitia “pelota” ezizenekoa.

Guztira berrogeita hamar lagun ziren, eta   Barrutia Salinas jauregiari su ematea ondoko etxeentzako arriskutsua izan zitekeelako,  matxinoek Errasti arotz maisuari laguntza eskatu zioten etxea eraisteko, bestela bere etxea erreko zutela mehatxu eginez.

Eraiste lanek hiru egun iraun zuten, eta tarte horretan matxinoak etxeko altzariak kanpora ateratzen joan ziren, eta, pilatu ostean, su eman zieten. Denbora horretan ere lapurretan ibili ziren: altzairuak, arropak, dirua, animaliak.

Adibidez, lehen aipatu dugun lekuko bat, Juan de Madinabeitia, dirua lapurtzeaz akusatua izan zen. Beste lekuko batzuen arabera, lapurtutako diruekin Santa Luzia ferixan txerri bat erosi zuen; hala ere berak akusazioa ukatu zuen, eta ez zen zigortua izan.

Esan dugun moduan etxeko beheko solairua gelditu zen zutik bakarrik, eta garai hartan jauregiaren fatxada nagusian zeuden armarriak — Salinas, Unda, Muncharaz — suntsituak suertatu ziren ere.

Beraz, gaur egun ikusten diren armarriak, Salinas eta Barrutia senitartekoenak, etxea suntsitu ostean jarri ziren.

Manuel Antonio de Zenicak jaso zuen erasoa aurretik egindako gehiegikerien ordaina izan zen?

Bukatzeko, baserritarrek Manuel Antonio de Zenicaren aurka erakutsitako amorrua ulertzeko, horrek matxinada baino lehenago baserritarrekin izandako portaera ekarriko dugu hizpidera.

Hain zuzen ere, Manuel Antoniok 1735ean izan zuen auzi batean2   — bere bizitzan izan zuen askotako batean — lekuko batek adierazi zuen,   behin, hura alkatea izan zenean, hogeita hamasei baserritar preso sartu zituela, uko egin ziotelako udalak ezarri nahi zuen zerga berezi bat ordaintzeari.

Atxiloketa abuztuan eta irailaren hasieran burutu zen, baserrian uzta egiteko garaian. Baserritarrek ez zuten jasotako iraina ahaztu, eta haren aurka joan ziren:

quedaron tan agraviados los caseros por la dexacion que experimentaron con el acusado, fue motivo para que sucediesen las turbas del año 1718, por cuya razon se le quiso prender a dcho acusado y por que hizo fuga cuando no se logro la captura de su persona le quemaron la casa de su habitación “. (Domingo de Gojendiren testigantza, 1735eko auzian, uztailaren 29an)

1 1725ean Gipuzkoako Korregidoreak txosten bat egin zuen Manuel Antonio de Zenicak eta bere emazteak jasan zituzten kalteen balorazioa egiteko, kalte ordainetan jaso behar zutena finkatzeko, balorazioaz gain hainbat lekukoen testigantzak jaso ziren ere: “Cuaderno de autos sobre los daños causados a Manuel Antonio de Cenica y Urquizu y Mariana Francisca de Barrutia y Ugarte, su mujer, vecinos de Mondragón, en los tumultos de 1718” ; AGG-GAO COCRI143.

2 “Mateo de Guridi y María Nicolasa de Jauregui, su mujer, contra Manuel Antonio de Zenica y Urquizu, vecinos de Mondragón, sobre comentarios de ‘chasco y burla’ de la corrida de toros de Navarra organizada el día de San Juan Bautista”. AGG-GAO COCRI185,1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen