Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakitera eman duen txostenaren arabera atzo PCR testetan 17 positibo berri atzeman ziren arrasatearren artean. 109 positibo berri atzeman dira Arrasaten azkenengo 7 egunetan. Arrasatek kolore gorrian jarraitzen du, eta intzidentzia azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 1015,50koa da.
Debagoienari dagokionez, beste 5 kasu atzeman ziren Aretxabaletan, 2 Antzuolan, 23 gehiago Bergaran, 4 Eskoriatzan, eta beste 10 Oñatin.