17.378 arrasatearrek dute Hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea

0
362

Hauetatik guztietatik 457 arrasatearrek nazioartean dute bizilekua egun. Domekan Arrasateko bozkaleku nagusiak 6 izango dira: Kulturate, Erguingo Herri Eskola, Institutuko beheko eraikina, Etxaluze, Toki-Argi eta Uribarriko Ikastola.

Argazkia: MB artxiboa.

Domekako bozketetan 29 hautes-mahai egongo dira zabalik, Arrasateko Udalak jakitera eman duenez. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara egongo dira zabalik. Hona hemen bozkalekuak:

  • Erdialdean (Kulturaten): 10 hautes-mahai
  • Erguinen (Herri Eskolan): 6
  • Musakolan (Institutuaren beheko eraikinean): 4
  • San Andresen (Etxaluzen): 3
  • Santa Marinan (Toki-Argin): 3
  • Uribarrin (Ikastolan): 3

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen