1620ko urriaren 20an Pauko ediktuaren bidez Frantziak anexionatu zuen euskal estatuari gelditzen zitzaion azken zati subiranoa -Nafarroa Beherea- eta gure lurraldeak bere burujabetza galdu zuen. Kultura aldetik aro emankor baten bukaera izan zen.
Ia zortzi mendez jardun zuen eta nazioarteko mapan Euskal Herria kokatzen zuen Europako Estatu baten amaiera.
400 urte, harrezgeroztik belaunaldi gutxi pasatu dira, gertuko historia da herri baten ibilbidean, baina gaia ezezaguna da, gure historiako hainbat pasarte bezala.
Gai hauetaz hitz egin eta hausnarketa eragiteko Asisko Urmenetak hitzaldi bat eman du Arrasateko Kultur aretoan.