16 taldek Gabonetako XVIII. txapelketan parte hartu dute gaur

0
1251

Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta, ikastolako-UDAko, Bergarako, Aloña-Mendiko, Goierriko eta Realeko taldeek parte hartu dute, giro sanoan. Bihar, larunbata, Debagoieneko selekzioaren, Gipuzkoako selekzioaren eta Realaren txanda izango da.

Abian da sasoi honetako lehiaketaren 18. edizioa Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Gaurko, zapatuko jardunaldia 09:30ean 6 talderekin:

Arizmendiko bi talde, Aloña-Mendiko beste bi, Goierri Gorriko bat eta Realeko beste bat. Finala goierritarrek eta txuri-urdinek jokatu dute, Realak 1 eta 2 irabaziz.

Hala ere, irabazi duen arren, “parekotasuna gero handiagoa da talde parte-hartzaileen artean”, Arizmendi Kirol Elkarte antolatzaileak baloratu bezala.

Izan ere, “Realak nolabait Gipuzkoako selekzio bat ekartzen du, baina herrietako taldeek gero eta kalitate handiagoa daukate”. Zorionak guztiei! Aipatzekoa da ere sari banaketan arrasatear batek parte hartu duela, hain zuzen, 2. B mailan esperientzia duen Mikel Aizpuruak.

Lehiaketa honen ostean, Infantil mailako partiduak izan dira, hau da, DBH 1. eta 2. mailetako neskatilen taldeek jokatu dute, 5 taldek hain zuzen:

Arizmendi-UDA taldea, Bergara, Aloña-Mendi eta Goierri Gorriko bi talde. Arratsaldean benjaminen txanda izan da, beste horrenbeste talde jokatuz: Arizmendi-UDA taldea, Bergara eta Aloña-Mendiko hiru talde.

Bihar, zapatua, maila altueneko partiduak izango dira ikusgai. Aurreko urtean seniorrak izan ziren arren, aurten Realak 4. taldea ekarriko du, kadete mailakoa zehazki.

Talde txuri-urdinaz gain, Gipuzkoako selekzioak eta Debagoienekoak ere jokatuko dute. Eskualde honetako taldea Mondra, UDA, Bergara eta Aloña Mendiko bosna jokalarik osatuko dute.

Lehen partidua goizeko 10:30ean izango da, Debagoieneko eta Gipuzkoako selekzioen artekoa. Partidu horretako galtzaileak ondoren Realaren aurka jokatuko du. Eta 12:30ean lehen partiduko talde irabazlea Realaren aurka ariko da.

Beraz, triangular formatuko lehia izango dugu, eta partidu bakoitzak 45 minutu iraungo du. Ondoren, parte-hartzaile guztiendako luncha izango da. Beraz, futbolaz bi orduz gozatzeko aukera izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen