16 talde nor baino nor dabiltza Zaldibarko 24h Futbito Txapelketan

0
1510

Goizeko partiduak bizi-bizi jokatu dira, bero handiarekin eta kirol-legez. Antolakuntzak edarien barra zabalik dauka Zaldibarren.

Argazkiak: Mondraberri.

Abian da Zaldibarko 24 Orduko Futbito Txapelketa, aurreko edizioetako Antolakuntzaren eskutik.

Lehen partidua goizeko 08:45ean hasi da, eta lehen fasean partiduek denera 20 minutuko iraupena dute. 10 minutuko bi zati dituzte.

Goizeko partiduak erritmo bizian jokatu dira, eta beroa gero eta altuagoa izan da, baina lehia kirol-legez jokatu dira, eta giro polita dago Zaldibarren.

Aurten tamalez ez da emakumeen talderik. Norgehiagokek arratsaldean nahiz gauen jarraituko dute, eta bertan kontzertuak ere ospatuko dira.

Ondorengo taldeak parte hartzen ari dira lehian: Zezi Army, Pedro Velez de Guevara 1448, Estrella Taberna, Pivardukos, Mondratoriak United FS, Mercenarios, V.P., Internazionalak, Kekings, SD Libertadores, Etxoste Taberna, Sukusuku, Iturritxu, America, Dakar FC eta Jibaros.

Goiko argazkian: Antolakuntzako zenbait lagun.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen