Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, ostegunetik igandera arte 17 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 217,37ra jaitsi da. Ostegunean 5 positibo atzeman ziren, beste 4 positibo ostiralean, 6 larunbatean eta 1 igandean.
Debagoienako beste udalerriei dagokienez jaitsiera ere nabaritu da. Hala ere, Aramaion 2 positibo aurkitu dira (472,97), Antzuolan 1 positibo (229,46), 1 gehiago Aretxabaletan (70,62), beste 3 Bergaran (179,57), Eskoriatzan 8 (341,21) eta 2 Oñatin (427,28). Leintz Gatzagan (427,35) eta Elgetan (88,42) ez da positiborik atzeman azken lau egunetan.
Hurrengo buletina ostegunean publikatuko da.




