16 positibo atzeman dira Arrasaten ostiraletik

0
1334

16 positibo atzeman dira Arrasaten ostiraletik hona eta gaur eguneko tasa 502,67-koa da. Izan ere, ostiralean 8 positibo atzeman ziren, larunbatean 2 eta igandean 6. Gainerako bailarako herrietan hauek dira datuak: Aretxabaletan 5 (918,08), Eskoriatzan 2 (511,82), Bergaran 10 (352,49), Leintz 0 (427,35), Oñatin 7 (436,00), Elgetan 0 (0) eta Antzuolan 3 (550,71).

Euskadin 582 koronabirus kasu berri izan dira azken egunean, aurreko egunean antzemandako 811 kutsadurekin alderatuta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera. 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 683,82 da. Lurraldeka, positibo horietatik 472 Bizkaian jakinarazi ziren, 194 Gipuzkoan eta 114 Araban.

Gaurko Boletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen