Normaltasunez ireki dira bozkaguneak gaur goizeko 09:00 aldera. Udal-hauteskunde eta Foru-hauteskundeetan bozka emateko 6 gune daude eta 29 hautes-mahai denera:
Kulturaten (Erdialdean), Arrasate Institutuan (Musakolan), Etxaluzen (San Andresen), Erguin Herri Eskolan (Erguinen), Uribarriko Arizmendin (Uribarrin) eta Tokiargin (Santa Marinan).
Hauteskunde-mahaiak zabaltzean herritarren ilara batzuk izan dira bozkagune batzuetan. Bozkatzeko aukera arratsaldeko 20:00ak arte izango da.




























