156 olio botila solidario saldu ditu Arrasateko Askapenak SAT sindikatuarentzat

0
878

Beheko testua eta argazkia: Arrasateko Askapena.

Andaluziako SAT sindikatua, errepresioak eragindako isunei aurre egiteko, olio salmenta kanpaina bat burutzen ari da. Elkartasunezko ekimen baten bidez, kanpaina horri bultzada txiki bat emanez, Arrasaten 156 olio botila saldu dira.

Arrasateko Askapenatik gure elkartasunik sentikorrena bidali nahi diogu SAT Sindikatuari eta oro har Andaluziako herri langileari. Borroka eredugarrien testigu izan gara Andaluziako lurretan, borroka horietatik
irakaspen asko jaso ditugu, beraien ondoan borrokan jarraitzen dugu, eta elkartasunak ez du etenik izango.

Gora munduko Herrien Askapen Borrokak!! Gora Herrien arteko Elkartasuna!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen