Arrasate Eskubaloik antolatuta, LH 4, 5 eta 6. mailetako lagunak esku hartzen dabiltza, Musakolako Jaien testuinguruan.

26 taldek parte hartu dute guztira Herri Eskolako patioan, hauen artean Arrasateko Eskubaloi Eskolako zenbait lagunek.

Antolaketa lanetan Arrasate Eskubaloiko hainbat Zuzendaritzako kide, entrenatzaile eta jokalari ari dira. Bero handia egiten du eta horregatik Antolakuntzak jokalariei eguzkitako krema, ura, freskagarriak,… eskaintzen dizkie.

Zuzendaritzako ordezkari Ines Azpiazuk baieztatu du “pozik gaudela adibidez parte-hartzearekin, izan ere, ekitaldi hau eskubaloia sustatzeko baliagarria izaten delako. Txapelketa honetatik klubeko nesken bi kadete talde sortu ziren”.








