Ke-isuria Uarkapeko garajeetan

0
4801

Argazkiak: Herritarrak

Gaur goizean, 10:40ak aldera, ke-isuri nabarmena gertatu da Arrasateko Uarkape auzoan kokatutako garaje amankomunetan. Gertakaria ibilgailu zahar baten martxan jartzeak eragin du.

Iturri ofizialek baieztatu dutenez, ez da inongo suterik piztu, baina motorrean sortutako ke-kopuru handiak garaje-esparru osoa hartu du. Horren aurrean, suhiltzaileak berehala mobilizatu dira prebentzio neurri gisa.

Larrialdi zerbitzuek instalazioak arretaz gainbegiratu dituzte, egoera erabat kontrolatuta zegoela baieztatzeko. Kea behar bezala aireztatu ondoren, normaltasuna berrezarri da Uarkapeko garajeetan, inolako kalte materialik edo zauriturik eragin gabe.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen