“141 kaleratzeen aurrean, ‘Humanity at work’ goiburua betetzea eskatzen diogu Mondragoni Batz-Araluceko langileok”

0
1010

Batz Taldeko enpresa honen itxierak 600 pertsonari eragingo lieke Igorre inguruan. Gaur manifestazioa egin dute Arrasaten, Mondragon Korporazioari bilera bat eskatu diote.

Batz-Araluceko langileak Batz kooperatiban integraturik daudenez, eta Batz Mondragon Taldearen parte denez, “uste dugu Mondragonek zerikusi handia duela arazo honetan”.

Langileek eskatzen dute enpresa ez ixtea: “ez dago motiborik enpresa ixteko, eurek esandako motiboengatik”.

Itxierak 141 langile kalean utziko lituzke, eta zuzenean eragingo lieke langileen senideei, 600 lagun ingururi. Langileek 4 hilabete daramatzate soldata kobratu barik.

Langileek salatu dutenez, “Batz gatazka hau oso txarto kudeatzen dabil, gurekin ez du bilerarik egin, eta Mondragon Korporaziora goaz irregulartasun guztiak salatzera”.

Langileak eta enpresa Hartzekodun Lehiaketan daude, “kontsulten epea lehengo egunean amaitutzat eman zen. Epaitegian salaketa batzuk aurkeztuak ditugu, eta epaiaren esperoan gaude”.

Manifestazioa Herriko plazan hasi da, eta kaleetan zehar, Ertzaintzak jarraituta, Mondragon Korporazioaren egoitza parera igo dira. Bertan bilera bat eskatu diote Mondragoni, eta “141 kaleratzeen aurrean, ‘Humanity at work’ goiburua bete dezala”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen