141 kaleratzeen aurka manifestatuko dira Arrasaten Batz-Araluceko langileak

0
1557
Igorre

“Langileentzako etorkizunerako plana” eskatuko dute Herriko plazatik hasita, Mondragon Korporazioaren egoitzaraino.

Goiko argazkia: Marian Raposo – El Correo

ELA sindikatuak salatu du Batz-Araluce enpresa itxi dela, eta ondorioz 141 langile kaleratu direla. “MCCko kide den Batz kooperatibak hartu du Batz-Araluceko lan guztia”.

Arrasateko manifestazioak eskatuko du “kalean gelditu diren 141 langileentzako etorkizunerako plana”.

Mobilizazioa ostegun honetan izango da (urtarrilak 16). Herriko plazan hasiko da 11:30ean eta Mondragon Korporazioaren egoitzara joango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen